Olatu Talkaren txoko berria

2016 bulegoko zatitxo bat Olatu Talkaren txoko bihurtu dugu. Hainbat elementu apaingarri daude kalean, atean eta buelgo barruan. Ezin esan atentziorik deitzen ez dutenik... Zenbat jende gelditzen den ate parean geldirik dauden argazkiei begira! Azaltzen diren dantzarien senide batzuk argazkien kopien eske ere etorri zaizkigu.
Bulegoko argazkiek sortzen duten ikusmina harrigarria da. Turista taldeen gidariak ateen parean geratzen dira beren azalpenekin argazkiei begira jarraituz. Eta jendeak argazki horiei argazkiak ateratzen dizkiete... Ikusteko moduko bulegoa dugu eta!

 

posted by Backstage on 3:49

1 comentarios:

Asier dijo...

Liluratzekoa da halaber Olatu talkaren malkoa, Bulegoaren sarreran ikus dezakegu, haizearen joan-etorriaren sonera dantzan diharduelarik iritsi berria den udaberriari ongi etorria emanez. Ez dago bertatik pasa eta begira geratzen ez den gizon,emakume, gazte,heldu edo haurrik! Olatu talkaren xarma gure Donostia ederretik etengabe zabaltzen doa!