Europako eguna

Nola lan egiten dugun ikusteko (elkarlana, eragile askoren inplikazioa) hemen dituzue asteartean esandakoaz gain beste adibide batzuk, oraingo honetan komunikazioaren alorrean. Gogoan al duzue orain dela pare bat hilabete Kuntshaleko ikasleek bisitatu zigutela? Gerrilla marketinga egiteko ideia batzuk landu zituzten guretzat eta erakustera etorri ziren bulegora. Praktikan jartzeko abagunearen zain geunden eta, datorren astelehena, 9, Europaren Eguna datorkigu; momentu ezin egokiagoa. Besteak beste, Artzai Onaren Katedralaren inguruan eranskailuak itsatsiko ditugu lurrean, Europa hobeto ezagutzeko balioko diguten mezu deigarriekin euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Oraintxe iritsi zaizkigu bulegora itsasgarriak...

 

posted by Backstage on 5:58

0 comentarios: