Mila esker, Joxepo!

Aspaldi honetan ez dugu agurrik egin behar izan. Gure lankide Joxepori gurekin egoteko aldia amaitu zaio; beraz, begiramen osoz eskaintzen dizkiot lerro hauek. Egia esan, behin baino gehiagotan hitz egin nahi izan dizuet hartaz, baina gauza bat dela bestea dela, egunak joan egin zaizkit. Joxepo da, seguru asko, bulegotik igaro den pertsonarik harrigarrienetako bat: mingain zorrotza, berebiziko umore sena, bizitza muineraino bizi izan duena, hizkuntza askotan trebe-trebea… Hitz batean, Joxepo, gozamen huts-hutsa izan da: eskerrik asko barreengatik!



 

posted by Backstage on 4:30

2 comentarios:

Makupi dijo...

Eskerrik asko guztiagatik, Joxepo!

Eskulanen Etxea / Casa de Labores dijo...

Joxepo is the best